OpenOffice.org 3.3 IrakHau

IraukHau fitxategi honen azken eguneratzeak lortzeko, ikus http://www.openoffice.org/welcome/readme.html

Fitxategi honetan programa honi buruzko informazio garrantzitsua dator. Lanean hasi aurretik, irakurri informazio hori arretaz.

OpenOffice.org komunitateak, produktu honen garapenaren arduraduna den aldetik, komunitateko kide gisa parte hartzera gonbidatu nahi zaitu. Erabiltzaile berria zarenez, OpenOffice.org(r)en gune hau bisitatu dezakezu erabiltzailearentzako informazio lagungarria lortzeko: http://www.openoffice.org/about_us/introduction.html

Halaber, irakurri OpenOffice.org proiektuan parte hartzeari buruz behean datorren atala.

OpenOffice.org benetan librea al da edozein erabiltzailentzako?

OpenOffice.org librea da edonork erabiltzeko. OpenOffice.org(r)en kopia hau hartu eta nahi adin ordenagailutan instala dezakezu, eta nahi duzunerako erabili (komertzioan, gobernuak, enpresak, ikastetxetan eta etxean erabiltzeko barne). Xehetasun gehiagorako ikusi OpenOffice.org(r)ekin datorren lizentziaren testua, edo http://www.openoffice.org/license.html

Zergatik da OpenOffice.org librea edozein erabiltzailentzako?

OpenOffice.org(r)en kopia ezer ordaindu gabe erabil dezakezu, banakako laguntzaileek eta dirulaguntza eskaintzen duten enpresek diseinatu, garatu, probatu, itzuli, dokumentatu, laguntzako euskarria, publizitatea egin eta beste hainbat modutan lagundu dutelako OpenOffice.org gaur egun dagoen bezala izateko: bulegotikako kode irekiko munduko software garrantzitsuena.

Beraien lana eskertzeko, eta etorkizunean OpenOffice.org garatzen jarraitzeko, proiektuan parte hartzea erabaki dezakezu - ikus http://contributing.openoffice.org xehetasun gehiagorako. Guztiok dugu laguntzeko moduren bat.

Instalazioari buruzko oharrak

Sistemaren eskakizunak

Linux banaketa ugari dago, eta banaketa bakoitzaren barruan instalazioko hainbat aukera daude (KDE vs GNOME, e.a.). Banatzaile batzuk beraien OpenOffice.org(r)en 'jatorrizko' bertsioa kaleratzen dute, eta bertsio horrek OpenOffice.org komunitateak eskaintzen duenaren eginbide desberdinak izan ditzake. Batzutan, komunitatearen OpenOffice.org instala dezakezu, 'jatorrizko' bertsioa zapaldu gabe. Hala ere, seguruagoa da 'jatorrizko' bertsioa kentzea komunitatearen bertsioa instalatu aurretik. Irakurri banaketako dokumentazioa hau nola egiten den jakiteko.

Sistemaren babeskopia egitea gomendatzen da softwarea kendu edo instalatu baino lehenago.

Ziurtatu nahikoa memoria duzula sistemako aldi baterako direktorioan eta irakurri, idatzi eta exekutatzeko sarbide-eskubideak esleitu direla. Instalatzen hasi aurretik, itxi beste programa guztiak.

Hedapenaren datu-basea ez da bateragarria

Berkeley datu-basearen motorra eguneratu egin da OpenOffice.org(r)en bertsio honetan. Datu-basearen motorraren eguneraketak OpenOffice.org(r)en 3.2 baino lehenagoko bertsioetako instalatutako hedapenetako erabiltzaileen datuekin ez da bateragarria eta zure partehartzea behar izan dezakete OpenOffice.org(r)en bertsioa zaharrago batera itzultzen baduzu.

OpenOffice.org(r)en bertsio honek zure hedapenen datu-basea Berkeley-ren datu-base formatu berrira bihur dezake hedapenak instalatu edo kentzen direnean. Bihurketa honen ostean, OpenOffice.org(r)en bertsio berriagoek ezin izango dute datu-basea gehiago irakurri. Aurreko bertsio batera itzultzeak instalazio disfuntzional bat eragin dezake.

OpenOffice.org(r)en aurreko bertsio batera itzultzen bazara, erabiltzailearen datuen {erabiltzailearen datuak}/uno_packages direktorioa kendu behar duzu, adibidez ~/.openoffice.org/3/user/uno_packages eta hedapen guztiak berriro instalatu.

Arazoak programa abiaraztean

OpenOffice.org abiaraztean arazoak badituzu (nagusiki Gnome erabiltzean), 'desaktibatu' SESSION_MANAGER ingurune-aldagaia OpenOffice.org abiarazteko erabiltzen duzun shell-aren barnean. Horretarako, gehitu unset SESSION_MANAGER lerroa [bulegotikaren karpeta]/program direktorioko soffice shell script-aren hasieran.

OpenOffice.org abiaraztean zailtasunak egonez gero (adib. aplikazioak esekitzen badira) edo arazoak badaude pantailan bistaratzearekin, txartel grafikoaren kontrolatzaileak sortutakoak izan ohi dira gehienetan. Arazo hauetariko bat gertatzen bada, eguneratu txartel grafikoaren kontrolatzailea edo saiatu sistema eragileak dakarren kontrolatzaile grafikoa erabiliz. 3D objektuak bistaratzean egon daitezkeen arazoak honela saihes daitezke: joan Tresnak - Aukerak - OpenOffice.org - Ikusi - 3D ikuspegia menura eta "Erabili OpenGL" aukera desaktibatu.

Laster-teklak

Sistema eragileak erabiltzen ez dituen laster-teklak (tekla-konbinazioak) bakarrik erabil daitezke OpenOffice.org aplikazioan. Tekla-konbinazio batek ez badu funtzionatzen OpenOffice.org(r)en laguntzan azaltzen den moduan OpenOffice.org(r)en, egiaztatu lasterbide hori sistema eragileak erabiltzen duen. Arazo horiek konpontzeko, sistema eragileak esleitutako teklak alda ditzakezu. Bestela, OpenOffice.org aplikazioan esleitutako ia tekla guztiak alda ditzakezu. Gai horri buruz informazio gehiago lortzeko, kontsultatu OpenOffice.org(r)en laguntza edo sistema eragilearen laguntza-dokumentazioa.

Fitxategi-blokeoa

Fitxategia blokeatzea gaituta dago lehenetsi gisa OpenOffice.org aplikazioan. NFS protokoloa darabilen sare batean, NFS bezeroentzako blokeatzeko daemon-a aktibatu behar da. Fitxategiaren blokeoa desgaitzeko, editatu soffice script-a eta ordeztu export SAL_ENABLE_FILE_LOCKING lerroa honakoarekin: # export SAL_ENABLE_FILE_LOCKING. Fitxategiak blokeatzea desgaitzen baduzu, dokumentu baten idazteko baimena ez da dokumentu hura irekitzen duen aurreneko erabiltzaileari murriztuta egongo.

Kontuz: fitxategi-blokeoaren eginbidea aktibatuta edukitzeak arazoak sor ditzake Solaris 2.5.1 eta 2.7an Linux NFS 2.0rekin batera erabiltzean. Zure sistema-inguruneak parametro horiek baldin baditu, fitxategi-blokeoaren eginbidea ez erabiltzeko gomendatzen dizugu. Bestela, OpenOffice.org blokeatu egingo da Linux duen ordenagailu batean muntatutako NFS direktorioko fitxategi bat irekitzen saiatzean.

Erabilerraztasunaren ohar garrantzitsuak

OpenOffice.org(e)ko erabilerraztasunari buruzko informazio gehiagorako, ikus http://www.openoffice.org/access/

Erregistratzea

Hartu behar duzun denbora softwarea instalatzean produktua erregistratzeko prozesua osatzeko. Nahiz eta erregistratzea hautazkoa izan, erregistratzeko gomendatzen dizugu, informazio horri esker komunitateak software hobeak egin baititzake eta erabiltzaileen beharrei zuzenean erantzun diezaieke. Pribatutasun-politikaren bidez, OpenOffice.org komunitateak beharrezko neurri guztiak hartzen ditu zure datu pertsonalak babesteko. Instalatzean erregistratu ezin izan bazara, nahi duzunean itzuli eta erregistra zaitezke "Laguntza > Erregistratu" menu nagusian.

Erabiltzaileari zuzendutako inkesta

Erabiltzaileari zuzendutako inkesta ere badago linean eta betetzeko gomendatzen dizugu. Inkesta horren emaitzek OpenOffice.org(r)i azkarrago lan egiten lagunduko diote bulegoko suitearen hurrengo belaunaldiak sortzeko estandar berriak ezartzean. Pribatutasun-politikaren bidez, OpenOffice.org komunitateak beharrezko neurri guztiak hartzen ditu zure datu pertsonalak babesteko.

Erabiltzailearentzako laguntza

Laguntzako orrialde nagusia http://support.openoffice.org/ OpenOffice.org(r)en laguntzaren hainbat aukera eskaintzen ditu. Agian zure galdera jadanik erantzunda dago, egiaztatu ezazu badazpada komunitatearen foruetan (http://user.ervices.openoffice.org) edo bilatu 'users@openoffice.org' posta-zerrendaren artxiboak hemen: http://www.openoffice.org/mail_list.html. Bestalde, zure galderak hona bidal ditzakezu: users@openoffice.org. Honako orrialdean azaltzen da posta-zerrendan nola harpidetu (erantzunen mezuak jasotzeko):http://wiki.services.openoffice.org/wiki/Website/Content/help/mailinglists.

Za podršku unutar zajednice OpenOffice.org korisnika u Srbiji posetite http://sr.openoffice.org/podrska.html . Dopisna lista na srpskom jeziku je dostupna na e-adresi users@sr.openoffice.org. Posetite prethodnu stranicu da saznate o pretplati na listu i pretražite javno dostupnu arhivu.

За подршку унутар заједнице OpenOffice.org корисника у Србији посетите http://sr.openoffice.org/podrska.html . Дописна листа на српском језику је доступна на е-адреси users@sr.openoffice.org. Посетите претходну страницу да сазнате о претплати на листу и претражите јавно доступну архиву.

Halaber, begiratu MEG atala helbide honetan: http://wiki.services.openoffice.org/wiki/Documentation/FAQ.

Akats eta bestelako arazoei buruz berri ematea

OpenOffice.org(e)n web guneak IssueZilla dauka, hau da, akatsen eta arazoen berri emateko, haien segimendua egiteko eta konpontzeko mekanismoa. Erabiltzaile guztiak beraien plataformetan sortzen zaizkien arazoen berri ematera animatzen ditugu. Arazoen berri ematea erabiltzaileen komunitateak eman dezakeen laguntzarik garrantzitsuenetarikoa da softwarearen garapenak eta hobekuntzak aurrera jarrai dezaten.

Parte-hartzea

OpenOffice.org komunitatearentzat oso onuragarria izango litzateke zuk iturburu irekiko proiektu garrantzitsu honen garapenean aktiboki parte hartzea.

Erabiltzaile gisa, suite-aren garapen-prozesuan zati garrantzitsua zara eta guk are paper aktiboagoa izatera animatzen zaitugu, komunitatearen epe luzerako laguntzaile izan zaitezen. Sartu eta aztertu erabiltzailearen orria helbide honetan: http://www.openoffice.org

Nola hasi

Laguntzen hasteko modurik onena posta-zerrenda batean edo gehiagotan harpidetzea, kuxkuxeatzea eta pixkanaka posta-artxiboak erabiltzen hastea da hainbat gai ezagutzen joateko, OpenOffice.org iturburu-kodea 2000ko urrian argitaratu baitzen. Seguru sentitzen zarenean, zure burua posta elektroniko bidez aurkeztu besterik ez duzu: ondoren sartu barrura. Iturburu irekiko proiektuak ezagutzen badituzu, begiratu egitekoen zerrenda eta ikusi ea zerbaitetan laguntzea gustatuko litzaizukeen honako helbidean: http://development.openoffice.org/todo.html.

Harpidetzea

Hona hemen proiektuaren posta-zerrenda batzuk eta horietan harpidetzeko helbidea: http://www.openoffice.org/mail_list.html

Proiektu batean edo gehiagotan parte hartzea

Ekarpen handiak egin diezazkiokezu iturburu irekiko proiektu garrantzitsu honi, nahiz eta software-diseinuan eta kodeketan esperientzia mugatua eduki. Bai, zuk!

http://projects.openoffice.org/index.html helbidean hainbat proiektu aurkituko dituzu Lokalizazioa, Eramangarritasuna eta Groupware-tik hasi eta nukleo-kodeketaren proiektu errealetaraino. Garatzailea ez bazara, probatu dokumentazioa edo marketineko proiektuak. OpenOffice.org Marketineko proiektuak teknika komertzial tradizionalak zein gerrilla-teknikak aplikatzen ditu iturburu irekiko softwarea merkaturatzeko, eta hori hizkuntza eta kultura oztopoak gaindituz ari gara egiten. Zuk lagundu dezakezu honen berri emanez eta lagunei bulegoko suiteari buruz hitz eginez.

Laguntzeko, eman izena Marketin, Komunikazio eta Informazioko Sarean: http://marketing.openoffice.org/contacts.html. Bertan harremanetarako kontaktuak eman ditzakezu: prentsa, komunikabideak, gobernuko agentziak, adituak, eskolak, Linux-en erabiltzaile-taldea eta zure herrialdeko eta bertako komunitateko garatzaileak.

OpenOffice.org 3.3(r)ekin lanean gustura arituko zarela eta linean gurekin bat egingo duzula espero dugu.

OpenOffice.org komunitatea

Erabilitako/aldatutako iturburu-kodea

Portions Copyright 1998, 1999 James Clark. Portions Copyright 1996, 1998 Netscape Communications Corporation.